XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Teoria honek harrez geroko urteotan ezagutu dituen goitibeheitiak (oraindik hamaika aldiz haietara itzuli beharko dugu) politikazko gorabeherek kondizionatuta egon dira: fronte antifaxista bateratuak, gudu hotzak eta desestalinizazioak.

Guziotan, halare, jokabideetako diferentzia gehiago nabari diteke, teoriaren beraren berritasunik edo aldakuntzarik baino.

Errealismo sozialistaren teoria, bada, bere hortan dago, agirian teorikoek haren usadio asko ala guti egin.

Azken urteotan teoriak berezko balio guzia zeharo galtzen zuela ere ikusi da.

Teoria iadanik guziz zatika, fragmentarioki erabiltzen da: komeni den edozein eratan erabili da sistima teorikoa, tesi bakanen zintzilikario antzean, garaia ta eskaida aldatu ala, komenentzien arabera, tesi bat ala beste hartu ta atzera utzi egiten zelarik.

Taktikak erabakitzen du teoriari zein itxura eman.

Horrela ez da teoriaren egiazko desarroilorik ematen, usadioko tesien txandaketa soila baizik, segun nola Alderdiari edo Alderdiaren buruzagiari komeni ta iruditu: ordenu ta jokabide finkatuen legitimazio sistima bihurtu ta marxismoa.

Ta literatur teoria mogimendu haien mende zegoen.

Fenomeno honexen zilegiztapenerako ere ba zegoen tesi propio bat: teoria praksiari zerbitzatzeko dela.

Hau guzia Marcusek, Adornok, Habermasek eta bestek nahiko salaturik dago. Lehenago Gramscik.

Honez gero, mendebalean behintzat, ia inork ez luke ortodoso agertu nahi: honek ez du marxisten inseguridadea besterik adierazten.